Eskuz binakako txapelketa nagusia, bihar Derion

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 14a, 12:28

Bihar, martxoak 15, “Master Laboral Kutxa” emakumezkoen eskuz binakako txapelketa nagusiko partidak izango dira Derioko pilotalekuan. Partidak 17:30ean hasiko dira: neska gazteen kategorian, Maialen Menak eta Naia Uriartek jokatuko dute Eider Perezen eta Maialen Gastonen kontra; eta elite kategorian, Aldaik eta Betegik, Uriarteren eta Mendizabalen aurka. Kirol-ekintza Martxoaren 8ko egitarauaren baitan antolatu du Derioko Udalak.