Era berean, “malda txikia egin da gainazalean, ura kanpora bideratzeko eta etorkizunean pilaketak saihesteko. Azkenik, zolata leundu egin da, kalitatezko akabera ziurtatzeko”. Lanetan 48.000 euro ipini ditu udalak, eta Landa eta Imaz SA enpresak egin ditu. “Jarduera hau da Derioko Udalak instalazio publikoak mantentzearen eta hobetzearen alde egiten duen konpromisoaren beste adibide bat, herritarrei kirolerako eta aisialdirako kalitateko guneak eskaintzeko helburuarekin”, adierazi dute prentsa-oharrean.