Derioko Ludoteka kirol-ekintzaz betetako egitasmoa antolatu du 2013. urtetik 2020. urtera bitartean jaiotako umeentzat: Aste Santua kirolean. Bi aste izango dira: apirilaren 14tik 16ra eta apirilaren 22tik 25era; lehenengo asteak 15 euro balio ditu, eta bigarrenak, 20 euro. Ordutegia, bestalde, hurrengo hau izango da: 09:00etatik 14:00etara; hala ere, umeak ordu erdi-lehenago eraman eta ordu-erdi beranduago hartzeko aukera egongo da. Plaza mugatuak dira, eta izena ematea martxoaren 27ra arte egin daiteke hemen.