Memoria lantzeko tailerra

Aikor aldizkaria 2025ko api. 9a, 12:00

a: Freepik

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak memoria lantzeko tailerra antolatu du narriadura kognitibo larririk ez duten 60 urtetik gorako pertsonentzat. Helburua da parte-hartzaileek oroimena lantzea eta gaitasun funtzionala mantentzea. Tailerra Derioko Kultur Birikan egingo da apirilaren 30etik ekainaren 18ra bitartean, eguaztenetan, 10:00etatik 11:00etara. Doako tailerra da, baina izena eman behar da 607 820 157 telefono-zenbakira idatzita edo zainduztxorierri@gmail.com helbide elektronikora idatzita.