Maiatzaren 2an eta 16an, Derioko Ludotekak 2013 eta 2020an artean jaiotako umeentzako ekitaldiak eskainiko ditu, lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko asmoz. Egun bakoitzak bost euro balio ditu, eta ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da; hala ere, sarrera eta irteera malguak izango dira: 08:30etik 14:30era. Leku mugatua dago, eta izena ematea apirilaren 22ra arte egin daiteke hemen. Informazio gehiagorako, 688 771 005 (whatsapp) eta ludoteka@deriokoudala.net.