Gainera, 12:00etan euskal dantzen erakustaldia egongo da, eta ostean, Kantarelux taldeak jaia girotzen jarraituko du. Bestalde, kontzertuak egongo dira arratsaldean. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira, eta agertokira igoko dira Palos de Ciego, Laguna Crush eta Cruce de Miradas taldeak. Ondoren, musika egongo da Dj Portyren eskutik.