Inkestaren helburua da auzotarrek tokiko kirol-sistemari buruz dituzten iritziak, beharrak eta itxaropenak ezagutzea. Azaldu moduan, jasotako informazioa baliagarria izango da diagnostiko eguneratua egiteko eta Derion kirol-jarduera irisgarria, inklusiboa eta kalitatekoa erraztuko duten jarduera-ildoak zehazteko. Esther Apraiz alkateak parte hartzeko prozesu honen garrantzia azpimarratu du: “Derion oinarrizko ardatz dugu kirola, kohesio- eta osasun-tresna baita herritar guztientzat. Horregatik, funtsezkoa da gure herrian kirola egunez egun egin eta bizi dutenen ikuspegia izatea. Guztiak animatzen ditugu beren ideiak ematera, elkarrekin kirol-erdu hurbilagoa eta benetako beharretara egokituta eraikitzeko”.