Partidak domekan, maiatzak 18, jokatuko dira 17:00etatik aurrera Derioko udal-pilotalekuan. Bi partida jokatuko dira: lehenengoan, Susperregi eta Zubiri ibiliko dira Irazuren eta Apezetxearen kontra norgehiagoka, eta bigarren partidan, Ansa II.ak eta Larrañagak jokatuko dute Jabaleraren eta Barrenetxea IV.aren aurka.