Udako errezetak prestatzeko ikastaroa Derion

Aikor aldizkaria 2025eko maiatzaren 19a

Derioko Udalak “Udako deliziak” ikastaroa prestatu du nagusientzat. Helburua da udako errezeta fresko eta osasungarriak prestatzen ikastea, hala nola entsaladak, izozki naturalak, kremak eta dip-ak. Ikastaroa ekainaren 5ean hasiko da, eta hiru eguenez jarraian egingo da, 19:00etatik 21:00etara, Larrabarri baserrian. Ikastaroak 10 euro balio ditu eta leku mugatua egongo da. Izena ematea maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik hemen.