Arrazakeriaren kontrako areto-futbol txapelketa

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 21a, 11:59

GKS Txorierrik arrazakeriaren kontrako areto-futbol txapelketa antolatu du zapaturako, maiatzak 24. Txapelketa Derioko goiko kantxetan egingo da, eta partidak 11:00etan hasiko dira. Ondoren, sariak banatuko dira eta bazkaria egongo da. Izena ematea Instagramen bidez egin daiteke edo hemen. Aipatutako gizarte-sarean adierazi dutenez, “gure inguruan gero eta ohikoagoak dira eraso arrazistak eta beharrezkoa da horiei aurre egitea”.