Derioko mendi-martxa domekan izango da

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 22a, 15:02

Domekan, maiatzak 25, Derioko XXXVII. Mendi Martxa egingo da. Irteera Herriko Plazan ipiniko da, eta bi ibilaldi egongo dira: 18 kilometrokoa nagusientzat (08:00) eta 9,7 kilometrokoa 10 urtetik beherako umeentzat. Ibilaldia banaka egingo da eta ez da izena eman beharko. Hala ere, kontroletatik derrigorrean pasatu beharko da.

Ibilbidea pintura gorriz eta zintaz markatuta egongo da, eta atsedenaldia egin ahalko da. Ibilaldia amaituta, opariak banatuko dira Herriko Plazan. Informazio gehiagorako Untza Derioko mendi-taldearen webgunera jo daiteke: www.untzamendi.biz.