Datorren asteko eguenean, ekainak 5, Estatuko Administrazio Orokorrak nortasun-agiria eta pasaportea egiteko bultzatutako bulego mugikorra jasoko du Deriok. Bulegoa goizean egongo da Kultur Birikaren ondoren aparkatuta, eta zerbitzua derioztar guztiei emango die. Horretarako, hitzordua eskatu behar da Kultur Birikan bertan edo 944 659 714 telefono-zenbakia deituta. Hitzordua eskatzeko azken eguna maiatzaren 30a da. Ordainketa eskudirutan egingo da: nortasun-agiriak 12 euro balio ditu, eta pasaporteak, 30 euro. Beharrezkoa den dokumentazioa hemen kontsultatu daiteke.