Txosna uztea eskatzeko epea zabalik Derion

Aikor aldizkaria

Derioko Udalak jakinarazi duenez, ekainaren 22ra arte zabalik egongo da Santiago eta Doneztebe jaietan txosna uztea eskatzeko epea. Deialdia herriko kultura- eta kirol-taldeentzat da, eta eskaerak www.derio.eus egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira udalaren erregistro orokorrean, instantzia ofiziala erabilita.

Udalak zabaldu duen moduan, Santiagoko jaiak direla eta, txosna 20:00etatik 02:00etara irekiko da uztailaren 24an, eta 10:00etatik 02:00etara, uztailaren 25ean. Bestalde, Santa Ana egunean, uztailak 26, 12:00etatik 15:00etara egongo da zabalik; eta San Esteban egunean, abuztuak 3, 10:00etatik 00:00etara.