Mendi-irteera Derion

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 12a, 10:44

a: Wikimedia / Mentxuwiki

Derio Euskadi Ezagutzen” egitasmoaren baitan, Untza mendi-taldeak eta Derioko Udalak mendi-irteera antolatu dute ekainaren 22rako. Zehatz-mehatz, Antoñana eta Maeztu (Araba) arteko ibilbidea egingo dute. Deriotik 08:30ean irtengo dira, eta, aurreikuspenaren arabera, 14:30ean itzuliko dira. Bidaia autobusez egingo dute, eta aldiz aurretik izena eman behar da hemen edo kiroldegian. Doako ekintza da. Izena ematea ekainaren 16ra arte egongo da zabalik.