Udako zinema ekimena bueltatuko da Deriora

Aikor aldizkaria 2025eko ekainaren 16a

Derioko Udalak jakinarazi duenez, Udako Zinema ekimenaren baitan kantxa estalietan pelikula ikusteko aukera egongo da ekainean, uztailean eta irailean. Zehatz-mehatz, Wonka ikusi ahalko da ekainaren 20an; Central Parkeko heroiak, uztailaren 19an (euskaraz); eta Inside out 2, irailaren 5ean. Emanaldi guztiak 22:00etan hasiko dira.