Derioko Udalak gizarte-sareetan jakinarazi duenez, urrats garrantzitsua egin nahi du herri adiskidetsuagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko. Horregatik, Derio Lagunkoia egitasmoan parte hartzeko deia egin die 60 urteko baino gehiagoko herritarrei. Zehatz-mehatz, herrian inplikatuta dauden pertsona bila dabiltza, egitasmoari ekarpena egiteko ideiak dituztenak eta, lehen lerroan aipatu moduan, herri adiskidetsuagoa eta jasangarriagoa eraiki nahi dutenak. Eguenean, ekainak 19, bilera egingo dute 17:30ean Kultur Birikan, egitasmoaren berri emateko. Informazio gehiagorako Kultura Sailera jo daiteke, edo 944 541 019 telefono-zenbakira deitu.