San Joan bezperako sua Derion

Aikor aldizkaria 2025eko ekainaren 19a

San Joan gauaren atarian gaude, eta Derioko Udalak jakinarazi du ekainaren 23rako herriko zenbait elkartearekin batera antolatu duen egitaraua. “Tradizioa, sua eta jai giroa nagusi izango dira eskola ingurunean 18:00etatik aurrera”, zabaldu gizarte-sareetan.

Lainomendi dantza-taldeak dantzen erakustaldia egingo du esandako orduan, eta 19:00etan diskofesta eta umeentzako ekintzak egongo dira. Bestalde, 19:30ean poteo kantatua izango da herriguneko tabernetatik Ipar Alde abesbatzak girotuta, eta 20:30ean txokolatada eta txitxi-burruntzia izango dira. San Joan sua 22:00etan piztuko dute.