Inkesta online egongo da eskuragarri www.derio.eus udalaren webgunean, baita paperezko formatuan ere udaletxean eta Kultur Birikan, ekainean, uztailean eta abuztuan. Horien bidez, herritarren ekarpenak bilduko dira, azterketa teknikoa eta landa-lana osatzeko. Gainera, prozesuak aurrez aurreko jardunaldiak ere izango ditu, eta bertan, herritarrek beren ikuspuntuak zuzenean adierazi ahal izango dituzte, eta, aldi berean, PIAUren aurrerapenen berri emango da. Deialdi guztiak Udalaren ohiko kanalen bidez iragarriko dira. “Udalak herritar guztiak parte hartzera eta beren proposamenak partekatzera animatzen ditu, Derio irisgarriago eta inklusiboago bat elkarrekin eraikitzeko, bereziki desgaitasuna duten pertsonentzat, mugikortasun urrikoentzat edo behar bereziak dituztenentzat”.