Ride Party izango da asteburuan Derion

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 25a, 12:00

LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Derio Ride Party egingo da asteburuan. Barikuan, ekainak 27, El show de las Kinder transformismo-ikuskizuna izango da 20:00etan, Gurea Aretoan. Bestalde, zapatuan, ekainak 28, aquaqym saioa egingo da 16:30etik 17:30era udako igerilekuetan, eta Dj Mix Pridek musika ipiniko du 18:00etatik 20:00etara.