Gazte Foroak, adibidez, parte hartzeko aurrekontuetan gazteen inplikazioa nola handitu aztertu du. Horri lotuta, parte-hartze aktiboagoa errazteko gakoak hausnartu dituzte taldeko kideek, eta nabarmendu dute garrantzitsua dela informazio argia eta gazteen interesetara eta hizkuntzetara egokitutako kanalak izatea. Gainera, proposamen berritzaile bat diseinatu dute: aplikazio digital bat, udal-prozesuetan, parte hartzeko aurrekontuak barne, gazteen parte-hartzea bultzatzea helburu duena.
Beste alde batetik, Umeen Kontseiluak funtsezko bi gai jorratu ditu: errespetua komunitate-ingurunean eta politika publiko inklusiboen diseinua. Errespetuari buruzko ondorioak biltzen dituen dokumentu bisual bat egiteaz gainera, komiki batzuk egin dituzte, non gizarte-aniztasuna eta erabaki publikoetan ikuspegi inklusibo baten beharra islatzen duten egoerak irudikatzen diren.
Bi taldeek euren lanak aurkeztu dizkiote udal-gobernu taldeari. “Derio eraikitzen jarraitzeko, argi dugu ahots guztiak hartu behar ditugula kontuan, eta batez ere gure herriaren etorkizuna eraikitzeko ardura izango dutenen ahotsak. Ume zein gazte hauen ekarpenak sormenaren eta gure herriarekiko duten konpromisoaren adibide dira. Harro egoteko moduan gaude”, adierazi du Esther Apraiz alkateak.