Urtero legez Esklerosi Anizkoitza Euskadi elkarteak ‘Busti zaitez’ ekimena ospatu du Euskal Autonomia Erkidegoko 50 udalerri baino gehiagotan, tartean Derion, gaitza pairatzen duten pertsonei elkartasuna adierazteko eta errehabilitaziorako eta ikerketarako dirua biltzeko helburuz.
EAEn gaixotasun hau duten 2.800 pertsona daude, eta kaltetatuenak emakumezkoak dira. Hori dela eta, hainbat hondartzak eta igerilekuk ekintza jaso zuten uztailaren 6an, esaterako, derioztarrek XXVIII. edizioarekin bat egin zuten, igerilekuan informazio puntuan merchandising-a erosiz eta aquagym saioan parte hartuz.
Getxoko Ereaga Hondartzan egin zen ekitaldi nagusia ordezkari politiko, sozial eta ekinomikoekin; baita osasungintzakoak ere. Bertan ehun lagun bildu ziren, horien artean egon zen Maribel Salas aktorea. Eguna baino lehen Loli Astorkieta aktorea eta Mikel Urmeneta ilustratzailea ere busti ziren.