Santiago jaietarako gaueko autobus zerbitzua izango dute derioztarrek

Aikor aldizkaria 2025ko uzt. 24a, 13:36

San Cristobal elizatik irtengo da orduro eta Derioko auzo guztietatik igaroko da uztailaren 24 eta 25eko gauetan.

Derioko Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du Santiago jaien gauetan, hau da, uztailaren 24an eta 25ean. Orduero San Cristobal elizatik irtengo da, eta herriko auzo guztietatik igaroko da.

Halere, egun bakoitzak ordutegi bat izango du: eguenean gauerditik 05:00ak arte  ibiliko da, eta barikuan 23:00-02:00 bitartean. Gainera, eskaeraren araberako geldialdiak egonez gero, gidariak erabiltzailea adierazitako punturaino eramango du.