Paellak, dantza erakustaldia eta DJak izan dira Derion Santiago eguna ospatzeko

Aikor aldizkaria 2025eko uztailaren 28a

Bezperan hasi ziren derioztarrak jaiak ospatzen Kresala taldearen eta DJ Portyren eskutik.

Giro onean ospatu dute derioztarrek Santiago Eguna. Uztailaren 24an Kresala taldearen eskutik erromeria izan zuten, eta, ondoren, DJ Porty igo zen oholtzara. Barikuan paellak eta Txu-Txu trena izan ziren protagonistak. Gainera, dantza erakustaldia ere egin zuen Lainomendi Dantza Taldeak bazkaldu aurretik. Arratsaldean Mus txapelketa eta haurrentzako jolasak egon ziren. Gainera,tortilla txapelketa ospatu zen, eta egunari amaiera eman zioten DJ Eduk eta Tarak.