Ideien azterketa teknikoa eta ekonomikoa egin ondoren, hilaren 12an argitaratuko da bideragarriak diren proiektuen zerrenda, udalaren webgunean eta udaletxeko iragarki-taulan. Irailaren 16an proposamenak online bozkatzeko epera zabalduko da eta urriaren 15erako espero dira emaitzak.
Udalak aurreratu duenez, proposamenak askotarikoak izan dira baina kiroldegiaren berrikuntza nabarmentzen da guztien artean. Jasotako beste proposamen batzuk izan dira kirol-espazioetan eta haurrentzako parkeetan estalkiak jartzea, bizikleta elektrikoaren zerbitzua eskaintzea eta udal-musika eskola sortzea.