Irailaren 14a arte eman ahal da izena Derioko kirol ikastaroetan

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 4a, 12:47

Derioko Udal Kiroldegiak aurreko ikasturteko eskaintza mantendu du berri honetan: igeriketa ikastaroa, aguaqym, pilates, zumba, adinekoentzako gimnasia, aerogap, full body, spinning… besteak beste.

Irailaren 14an itxiko da izena emateko epea, eta adierazi dutenez, abonatuek lehentasuna izango dute zozketan. Informazioa www.derio.eus webgunean dago eskuragarri eta bertan egin behar da izen-ematea. 944 540 159 telefonoa ere dago eskura, zalantzak argitzeko.