Derio Eivissako udalerri gau batez

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 5a, 13:53

Gaur, 21:30etatik aurrera, Eivissa Deriora mugituko da gau batez. Udalak udako igerilekuetan Balear uhartean oinarritutako festa bat antolatuko du. Baldintza bakarrak: zuriz jantzita joatea eta ongi pasatzeko gogoak edukitzea. 18 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago festa hau eta Udalak zuzeneko musika, ur-jokoak, mokaduak eta sorpresa gehiago izango direla aurreratu du. Festarako tiketak hilaren 2tik aurrera jaso ahal izan dira, igerilekuetan bertan.