Plan estrategikoa sei ardatzetan oinarritzen da: kirol zerbitzuak, instalazioak, kirol praktika, klubak, eragile pribatuak eta eskolak. Plan honek 1,6 milioi euroko aurrekontua du. Kantitate hau udal aurrekontu totalaren %13a suposatzen du, eta honek, Udalaren esanetan, kirola “lehentasuna” dela erakusten du.
Azkenik, Udalak eztabaida irekia izango dela aurreratu du, datarik argitaratu gabe. Bertan plana aurkeztuko da eta herritarrek haien iritziak plazaratu ahal izango dituzte.