Derioko Udalak 2025-26 ikasturteko udal ikastaroetarako izena emateko epea ireki du

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 11a, 13:36

Derioko Udalak 2025-26 ikasturteko udal ikastaroetarako izena emateko epea ireki du, 16 urtetik gorako pertsonentzat zuzenduta, bereziki Derion erroldatutakoak. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira, eta Udalak ikastaro hauek eskaintzen ditu, ikaskuntza, sormena, ongizatea eta bizikidetza sustatzeko helburuarekin: bitxigintza, eskulanak, pintura, literatura, patchwork, keramika, joskintza, areto dantzak, ilaran dantza eta sukaldaritza.

Honez gain, Udalak dio urtean zehar ere ikastaro monografikoak eta tailer puntualak antolatuko direla. Izena www.derio.eus webgunean, DUKen dagoen kutxazainean edo Kultur Birikan aurrez-aurre eman daiteke irailaren 15era arte, eta ikastaroek 80€-ko prezioa dute. Plazak mugatuak izango dira eta zozketa bidez esleituko dira. Izena emateko zailtasunak izatekotan, Udalak dio Kultur Birikako langileak laguntzeko prest izango direla.