Derion erroldatutako 7 urtetik gorakoek nahiago duten proposamenaren alde bozkatu ahal izango dute, eta 120.000 euroko mugaren barruan, kantitate horren barruan egin ahal izango diren proiektu bozkatuenak burutuko dira. Hau da, boto gehien jaso dituen proposamena egin ondoren bigarrena burutzeko adina dirua badago, hura ere burutuko da. Proposamenak hauek dira:
- Taberna berria futbol-zelaian.
- Petanka eta puxtarri jolas-gunea.
- Boleiboleko kantxa.
- Rokodromoa.
- Aire zabaleko liburutegia.
Botoa emateko epea irailaren 16tik 30era bitartean egongo da zabalik. Online egin ahalko da www.derio.eus webgunean, edo fisikoki egin nahi izatekotan, Kultur Birikan eta udaletxeko Gertuan arreta zerbitzuan utziko diren inprimakiak osatuz eman daiteke botoa. Udalak ere aipatzen du laguntza behar izatekotan udal-langileak herritarren zerbitzura egongo direla.