Eztabaida Derioko San Miguel jaien inguruan

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 16a, 12:30

Derioko San Miguel jaien harira eztabaida handia izan da azken egunotan. Udalak argitaratu du aurtengo jaietako ekintzak San Miguel plazan izan beharrean guztiak, jendetsuenak kantxa estalietara pasako direla, segurtasun neurriak direla eta, batez ere. Udalak ere aipatu du Jai Batzordearekin adostutako erabakia izan dela, eta ez dela “errazagoa edo merkeagoa” zelako hartutako erabakia, baizik eta “herritarren segurtasuna bermatzeko erabakia” izan dela.

Hala ere, honek Jai Batzordeak argitaratutakoarekin talka egiten du. Batzordeak defendatzen du ez dela adostutako erabaki bat, baizik eta “haiek ez dutela inolako aukerarik izan”. Hauek azpimarratzen dute Udalak hartutako erabakia “gomendio” batzuetan oinarrituta dagoela, eta “ez debekuetan”, eta “borrokatzen” jarraituko dutela jaiak betiko lekuan eta betiko moduan ospatu ahal izateko.