Orain arte, ekimen hau Derioko Ganbe, Errekatxueta, Aldekone, Bestorrene, Uribe, Entrecalles, San Miguel eta Erdialdeko auzoetako bizilagunekin partekatu da, eta hurrengo hilabeteetan “herriko auzoetan barrena” jarraituko du. Urrian, adibidez, Udala herriko landa guneetan bizi diren auzolagunekin batzartuko da, “haien proposamen eta iradokizunak entzuteko”. Esther Apraiz alkatearen hitzetan, “Leihatila Ibiltaria ez da soilik entzute ariketa bat; komunitate sendo eta parte-hartzaile bat eraikitzeko bidea ere bada. Auzo bakoitzean jasotzen ditugun ekarpenek Derio hobeago bat eraikitzen laguntzen digute, elkarrizketaren eta lankidetzaren bidez”.