Txorierriko Mankomunitateak 16 eta 29 urte bitarteko neska gazteentzako autodefentsa tailerra antolatu du. Tailer hauek lau astelehenetan banatuko dira: urriak 20, urriak 27, azaroak 3 eta azaroak 10, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Tailerra Derioko Kultur Birikan izango da eta plaza mugatuak izango ditu. Izena Mankomunitateko Instagram-ean aurki daitekeen QR baten bidez eman daiteke.