Diru-laguntza honek gastu justifikatuaren %50era ere iritsi daiteke, betiere 500 euro pertsona bakoitzeko gehienezko kantitate bezala. Kirolaren kasuan, bidai eta dietetarako laguntzak gehienezko diru kopuru hori gainditu dezake aurrekontuan diru hori eskuragarri badago. Eskaera kopuruek zehaztutako aurrekontua gainditzen badute, eskuragarri dagoen aurrekontu osoa proportzionalki banatuko da pertsona onuradun guztien artean.
Udalaren aurrekontuak honela banatuko dira:
- 4.000 euro nazioartean hizkuntza-ikastaroak burutu badira.
- 9.000 euro musika eta dantza ikasketetarako.
- 2.500 euro kirol beketarako.
Eskaera burutzeko azken eguna urriaren 10a izango da, eta informazio guztia udal webgunean eskuragarri dago.