Bihar, kantxa estalietan, lehiaketa gastronomikoak 11:30etan hasiko dira eta 15:00etan herri-bazkaria egingo da, besteak beste. Gauean, 00:30etan, berbena nagusia Maremagnum taldearekin batera, eta ondoren, DJ Balda. Igandean, plazan, txosnen irekitzea eta Furor-en 3. edizioa nabarmentzen dira.
Gaueko autobus zerbitzua
Ostiral eta larunbat gau osoan zehar autobus berezien zerbitzua eskainiko da jaietatik itzultzeko. Goizeko 1:00ak eta 6:00ak artean orduro egongo da erabilgarri zerbitzu hau, Almazene kalean. Derioko auzoetatik geldialdiak eskatzeko aukera egongo da.