Kafe-tertulia eguenean Derion

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 13a, 12:37

Eguenean, urriaren 16an, kafe-tertulia izango da Derion, Altxa Burua Larrabetzu!-rekin batera. Honen gaia “Pantailak eta adingabeak Txorierrin: Arriskuak, prebentzioa, baliabideak” izango da. Bertan, pantailen eraginaz arituko dira, eta “hausnartzeko, ikasteko eta konponbideak elkarrekin bilatzeko gunea” izango da. Kafe-tertulia hau Kultur Birikan izango da, arratsaldeko 18:30etan.