Txorierriko Gazteon Jaia zapatuan Derion

Aikor aldizkaria 2025eko urriaren 16a

Zapatuan, urriaren 18an, Egin Hegaz elkarteak Txorierriko gazteentzat antolatutako jaia ospatuko du Derion. Jai hau kantxetan ospatuko da, eta arratsaldeko 19:30etan hasiko da trikipoteo batekin. 

22:00etan, bingoa egongo da txosnetan, eta ondoren, Lehian erromeria. Goizeko 2:00ak eta 5:00ak artean DJ Vithy egongo da, eta behin hura bukatzean, txosnan musika entzuten jarraitu ahal izango da jaiari bukaera emateko. Gaueko 20:00ak eta 23:00ak bitartean, bokatak salduko dira txosnetan.