Derioko Ganbe eta Marikobaso auzoen arteko bide berria

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 17a, 12:55

Derioko Udalak Ganbe eta Marikobaso lotzen dituen bidea egokitu egin du. Egokitzapen hau hilerriaren eta aireportuaren arteko eremuan oinarritu da, eta existitzen diren bideak luzatu eta handitu egin dira. Honekin Udalak biztanleriaren mugikortasun aktibo eta segurua “erraztu” nahi izan du, auzoen arteko “irisgarritasuna hobetuz”.