Honen bidez, Udalak futbol-zelaian “espazio sozial bat sortzea” nahi du, ez bakarrik entrenamendu eta partiduetan jokalari eta familiei zerbitzua eskaintzeko, baita “auzo-elkargune bihurtzeko” eta kirolaren eta aisialdiaren inguruko bizitza komunitarioa “indartzeko” ere.
Gainerako proposamenek hurrengo puntu kopurua jaso dute: rokodromoa 2. postuan, 1.334 punturekin; boleibol kantxa 3. postuan, 1.026 punturekin; aire libreko liburutegia 4. postuan, 696 punturekin; eta petanka eta puxtarrien jolas-gunea 5. postuan, 679 punturekin. Udalak aipatu du herritarren artean jasotako “harrera ona” dela eta, proposamen hauek etorkizuneko aurrekontuetan kontuan hartuko direla.
Esther Apraiz alkateak herritarren partaidetza eskertu du: “Benetan eskerrak eman nahi dizkiet prozesu honetan parte hartu duten herritar guztiei, asko izan dira aurten animatu direnak. Euren inplikazioari esker, guztion artean Derio atsegina, inklusiboa eta gure benetako beharretara egokitua eraikitzen jarraitzen dugu”.