Sintomatologia depresiboaren inguruko berbaldia Derion

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 23a, 13:25

Txorierriko Mankomunitateak, Zainduz 2025 programaren barruan, berbaldi bat antolatu du, “Sintomatologia depresiboa: Laguntza eta jarraibideak” deitzen dena. Berbaldi hau profesionalak ez diren zaintzaileei eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen senideei zuzendutako berbaldia da. Berbaldi hau datorren astelehenean, urriaren 27an, 16:00etatik 18:00etara ospatuko da, Derioko Kultur Birikan. Bertan parte-hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Hura telefonoz (607 820 157 telefonoan) edo mezu elektroniko bidez (zainduztxorierri@gmail.com) eman behar izango da.