Lainomendik 35 urteak ospatu zituen asteburuan

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 28a, 14:35

261. zenbakian azaldu genuen bezala, Derioko Lainomendi Dantza Taldeak 35 urte bete ditu aurten, eta azken asteburu honetan urteurren horretako ospakizunak izan ziren. Bertan, bi ekitaldi nabarmendu ziren: “Urte askotarako” dantza ekitaldia barikuan, eta herri bazkaria zapatuan. Barikuan 140 dantzari inguru batu ziren guztira, horietatik erdia gutxi gorabehera dantzari ohiak izanik. Bestalde, musikariek, abesbatzak, figuranteek… ere hartu zuten parte. Zapatuko bazkarian, berriz, 250 lagunek hartu zuten parte.