Ezinbestez bete beharreko baldintzak dira: langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa (kontratua hasi aurreko egunean); Derion bizitzea; eta erakunde berak kontratatu ez izana enplegua sustatzeko ekintzetarako laguntzen 20204ko ekitaldiko deialdietan.
Proposamenak Lanbideren webgunean edo 945 160 600 (Lan Eskaeraren Alta eta Berritze Dokumentuaren markarekin) telefonoan aurkeztu beharko dira, 162025011623 kodea erabiliz eta epea 2025eko azaroaren 9an itxiko da. Zalantzarik izatekotan, Udaleko Enplegu zerbitzura jo daiteke: Egaz Txorierri (Txorierri Etorbidea, 46 13A Sondika), ordutegia 9:00-13:00. Honen telefonoa 944 536 370 da.