Lokal berri honek sei ikasgela ditu, liburutegi bat, hiru bulego, irakasleen gela bat eta komunak, sarreraz gain. Honen aurrekontu osoa 426.000€-koa izan da. Orain arte, Euskaltegiak Kultur Birikako zein beste udal eraikin batzuetako gelak erabili izan ditu, baina honi esker, Aurrekoetxeak nabarmendu du irakasle guztiak batera egongo direla, “haien lana erraztuz”. Astelehenean, azaroaren 3an, hasiko da normaltasunez jarduten.