XVI. Mikologi Jardunaldiak asteburuan Derion

Aikor aldizkaria

Asteburuan, XVI. Mikologi Jardunaldiak ospatuko dira Derion, Untza Mendi Taldeak, Bizkaiko Mendizale Federazioak eta Derioko Udalak antolatuta. Zapatuan, azaroaren 8an, erakusketarako perretxiko jasotzera ibilaldia egingo da. Goizeko 8:00etan izango da, Udaletxearen aurretik abiatuta. Domekan, berriz, XVI. Mikologiko erakusketa eta dastaketa egingo da Sollube kaleko oinezkoen gunean. Perretxikoak eramatea baimenduta egongo da.