Derioko Udalak aldi baterako administrari laguntzaile baten bila dabil

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 5a

Derioko Udalak aldi baterako beste lan-eskaintza bat argitaratu du. Kasu honetan administrari laguntzaile baten bila dabil Udala. Kontratua aldi baterakoa izango da, jardunaldiaren %100ean, 3 hilabetez.

Kontratazio hau abenduaren 15an egitea aurreikusten dira, eta bertan, langile honek espediente historikoak bildu eta eskaneatu beharko ditu. Gainera, horiek kategorizatu beharko ditu tipologiaren arabera zehaztutako irizpideak aplikatuta. Honez gain, informazioa informazio-aplikazioan grabatu, dokumentazioa eskaneatu, aplikazioan informazioa sartu, datu-baseak egin eta bestelakoak egin beharko ditu.

Ezinbestez bete beharreko baldintzak dira: langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa (kontratua hasi aurreko egunean); Derion bizitzea; eta erakunde berak kontratatu ez izana enplegua sustatzeko ekintzetarako laguntzen 20204ko ekitaldiko deialdietan.

Proposamenak Lanbideren webgunean edo 945 160 600 (Lan Eskaeraren Alta eta Berritze Dokumentuaren markarekin) telefonoan aurkeztu beharko dira, 162025011629 kodea erabiliz eta epea 2025eko azaroaren 16an itxiko da. Zalantzarik izatekotan, Udaleko Enplegu zerbitzura jo daiteke: Egaz Txorierri (Txorierri Etorbidea, 46 13A Sondika), ordutegia 9:00-13:00. Honen telefonoa 944 536 370 da.