Barikuan, azaroaren 14an, berba kafea egingo da Derioko Marikobaso Espazioan. Berba kafe honen gaia “Derion euskeraz bizi geinke, ala?” izango da, eta bertan “aukerak, zailtasunak, hausnarketa, beharrak eta proposamenak” plazaratuko dira. Izan ere, Marikobasoren arabera, derioztarren %42a da euskalduna, baina kare-erabilera %4-koa da. Berba kafea, esan bezala, barikuan izango da, 18:30etan, Marikobaso Espazioan.