Kirol arloko plan estrategikoaren aurkezpena Derion

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 12a

Gaur arratsaldean, Derion, Udalak kirol arloko plan estrategikoaren aurkezpena burutuko du. Hau arratsaldeko 19:00etan izango da, Kultur Birikan. Leku kontuak direla eta, aurkezpenaren aurretik izena eman beharko da bertaratu ahal izateko, kirol@derio.eus helbidera idatziz.