Gaur, atzo ospatu zen A25a dela eta, Estibaliz Pescador Varo derioztarrak liburua aurkeztuko du Derion: “Volver a ser”. Bertan, idazleak harreman batean izandako tratu txarren bizipena kontatzen du. Horren bidez, antzeko egoerak bizi izan dituztenei edo bizi dituztenei ahotsa eman nahi die, itxaropena eta indarra helaraziz. Aurkezpena gaur bertan izango da, arratsaldeko 18:00etan, Derioko Kultur Birikan.