Gabonetako argien piztea bihar Derion

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 28a

Bihar, azaroaren 29a, Gabonetako argiak piztuko dira Derion, eta Herriko Plaza jai giroz beteko da. Izan ere, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, diskofesta egongo da. 19:00etan, argien piztea izango da, eta 20:00etan, Etxebarria aita-seme trikitilariak arituko dira. Honez gain, talo solidarioa dastatu izan ahalko da, 2€-ko prezioan. Taloekin jasotakoa Derioko Elikagaien Elkarte Solidarioarentzat izango da.