Bihar, abenduaren 3a, euskararen eguna da, eta Derion hura ospatzeko ekintzak antolatu ditu Udalak eta Egin Hegaz Txorierriko gazte elkarteak. 18:00etan, Sollube kalean, talo eta herri kirolen tailerrak egongo dira, “elkarrekin gozatzeko, beste zapore batzuk ikasteko, gure sustraiak ezagutzeko eta batzeaz gainera komunitate moduan handitzen gaituen giroan bizitzeko”.