Abendu eta urtarrileko asteburuetan zehar, Derioko Kultur Birikako ikasgelak erabilgarri egongo dira. Asteburu hauek abenduaren 13-14, 20-21 eta 27-28 izango dira, eta urtarrilean, hilaren 3-4, 10-11 eta 17-18. Ordutegia, berriz, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara izango da zapatuetan, eta goizeko 9:00etatik 14:00etara domeketan.